IREKIA

Lehiaketa-arauak

 

1.    Txapelketa hau 9 txandetara 2008.eko Abenduaren 22tik 29rarte jokatuko da Iruñeko Iruña Park Hotelean (Arcadio M. Larraona, 1), egutegi honen arabera:

1. tx.: 22an, 17’00etan.

2. tx.: 23an, 10’00etan.

3. tx.: 23an, 16’00etan.

4. tx.: 24an, 16’00etan.

5. tx.: 26an, 10’00etan.

6. tx.: 26an, 16’00etan.

7. tx.: 27an, 16’00etan.

8. tx.: 28an, 16’00etan.

9. tx.: 29an, 16’00etan.

 

2.    Txapelketa Suitzar Sistemaren arabera jokatuko da.

 

3.    Joko-erritmoa, partida osorako 90 minututakoa izanen da, lehen jokalditik 30 segundo egindako jokaldi berri bakoitzarengatik gehituz.

 

4.    Hasierako jokalari-zerrenda egiteko honako irizpide hauek aplikatuko dira orden honetan:

a)       Rating FIDE.

b)      Titulua.

c)       Rating nazionala (FEDA edo baliokidea) edo herrialdekoa.

d)      Alfabeto-ordena.

 

5.    Jokalari baten ez agertze bikoitza edo justifikatu gabeko ez etortzea lehiaketatiko kanporaketa eraginen dute. Antolatzaileek kanporatu ahal izanen dute lehen txandara aurkezten ez den jokalaria.

Antolatzaileek gonbidatutako jokalariak alde batera utzita, besteek hiru bye, edo atseden-egun, eskatu ahal izanen dute, aurreko txanda bukatu aurretik arbitro-taldeari idatziz eskatuta. Bye honek ½ balio izanen du. Azken hiru txandetan bye-ren bat eskatzen duenak sarirako eskubide osoa galduko du.

 

1.    Edozein erabaki arbitralari egindako erreklamazioa Apelazio Batzordeari idatzirik zuzendu beharko zaio, askoz jota erreklamatzen den gertaerako txanda bukatu eta ordubete geroago. Batzorde honen erabakiak sendoak izanen dira.

 

2.    Apelazio Batzordea honako partaide hauek osatuko dute:

·        Bi jokalari titular eta bi ordezko.

·        Txapelketa-zuzendaria (ordezkoa: antolatzaile ordezkaria).

Batzorde honen lehendakaria Txapelketa-zuzendaria izanen da.

 

3.    Analisiak debekatuta daude joko-gelan. Behin partida bukatuta, honetarako prestatutako gelan onartuta daude. Analisi-gelara ezin dira eraman txapelketarako erabilitako jokoak eta erlojuak.

 

4.    Partida bitartean joko-gela uztekotan, arbitroren bati esateko eskatzen da. Partida jokatzen duen jokalariak analisi-gelara sartzea erabat debekaturik dauka.

 

5.    Parekatzeak, bide informatikoez eginik, joko-egoitzan eta txapelketaren web orrian (http://www.chesspamplona.com) argitaratuko dira. Lehen txandako parekatzeak txapelketako Irekitze Ekintzan argitaratuko dira.

 

6.    Parekatzeei egindako erreklamazioa soilik erreklamatutako parekatzeak honako kasu hauek eragiten badu kontuan hartuko da:

 

7.    Inskripzioak lehen txandaren bukaerarako ordainduta egon beharko du. Hau betetzen ez duten partaideak kanporatuta izan ahalko dira.

 

8.    Azken sailkapenean gertatutako berdinketa honako irizpide hauekin ebatziko dira:

  1. Lehendabiziz, jokatutako partiden kopurua (ez agertutako aurkariei irabazitakoak barne)
  2. Bigarrenez, honako sistema hauek aplikatuko dira azken txanda bukatu ondoren egindako zozketaz erabakitako ordenean:

·        Bucholz aurkari txarrena alde batera utziz. Jokatu gabeko partidak jokalariaren bere buruaren aurka lortutako berdinketatzat hartuko dira.

·        Garaipen kopurua.

·        Emaitza partikularra.

·        Aurkarien rating-en (art. 5.a eta 5.c) batuketa, aurkari txarrena alde batera utziz.

 

9.    Sarien zerrenda honako hau da:

 

Sailkapenaren arabera:

 

1.a

1.500 €

2.a

1.100 €

3.a

800 €

4.a

700 €

5.a

600 €

6.a

500 €

7.a

400 €

8.a

300 €

9.a

250 €

10.a

250 €

11.a

200 €

12.a

200 €

 

Sari bereziak:

 

1. 18 azpitik

250 €

1. 2200 azpitik

250 €

 

Nafarrentzako sari bereziak:

 

1. nafarra

300 €

2. nafarra

200 €

3. nafarra

150 €

1. nafarra 2000 azpitik

150 €

1. nafarra 18 azpitik

150 €

1. nafarra 14 azpitik

Materiala

1. nafarra 10 azpitik

Materiala

 

 

10. Txapelketa honek Arautegi hau, Xakearen Legeak eta FIDE-ren indarreko arauak betetzen ditu. Lehiaketa honetan parte hartzen duten guztiek aipatutako arau guzti hauek bete beharko dituzte.

 

11. Arautegi honen testu ofiziala gaztelerazko bertsioa izaten da.

 

 

Antolatzailea: IO Joaquín Pérez-Seoane.

Txapelketa zuzendaria: GM Jesús De la Villa.

Epaile Nagusia: IA Jesus Mena.