IREKIA

Lehiaketa-arauak

 

1.     Txapelketa hau 9 txandetara 2006.eko Abenduaren 22tik 29rarte jokatuko da, egutegi honen arabera:

1. tx.: 22an, 17’00etan.

2. tx.: 23an, 10’00etan.

3. tx.: 23an, 16’00etan.

4. tx.: 24an, 16’00etan.

5. tx.: 26an, 10’00etan.

6. tx.: 26an, 16’00etan.

7. tx.: 27an, 16’00etan.

8. tx.: 28an, 16’00etan.

9. tx.: 29an, 15’00etan.

 

2.     Txapelketa Suitzar Sistemaren arabera jokatuko da.

 

3.     Lehiaketaren egoitza Iruρa Park Hotela izanen da.

 

4.     Joko-erritmoa, partida osorako 90 minututakoa izanen da, lehen jokalditik 30 segundo egindako jokaldi berri bakoitzarengatik gehituz.

 

5.     Hasierako jokalari-zerrenda egiteko honako irizpide hauek aplikatuko dira orden honetan:

a)       Rating FIDE.

b)      Titulua.

c)       Rating nazionala (FEDA edo baliokidea) edo herrialdekoa.

d)      Alfabeto-ordena.

 

6.     Jokalari baten ez agertze bikoitza edo justifikatu gabeko ez etortzea lehiaketatiko kanporaketa eraginen dute. Antolatzaileek kanporatu ahal izanen dute lehen txandara aurkezten ez den jokalaria.

Antolatzaileek gonbidatutako jokalariak alde batera utzita, besteek hiru bye, edo atseden-egun, eskatu ahal izanen dute, aurreko txanda bukatu aurretik arbitro-taldeari idatziz eskatuta. Bye honek ½ balio izanen du. Azken bi txandetan bye-ren bat eskatzen duenak sarirako eskubide osoa galduko du.

 

7.     Edozein erabaki arbitralari egindako erreklamazioa Apelazio Batzordeari idatzirik zuzendu beharko zaio, askoz jota erreklamatzen den gertaerako txanda bukatu eta ordubete geroago. Batzorde honen erabakiak sendoak izanen dira.

 

8.     Apelazio Batzordea honako partaide hauek osatuko dute:

·        Bi jokalari titular eta bi ordezko.

·        Txapelketa-zuzendaria (ordezkoa: antolatzaile ordezkaria).

Batzorde honen lehendakaria Txapelketa-zuzendaria izanen da.

 

9.     Analisiak debekatuta daude joko-gelan. Behin partida bukatuta, honetarako prestatutako gelan onartuta daude. Analisi-gelara ezin dira eraman txapelketarako erabilitako jokoak eta erlojuak.

 

10. Partida bitartean joko-gela uztekotan, arbitroren bati esateko eskatzen da. Partida jokatzen duen jokalariak analisi-gelara sartzea erabat debekaturik dauka.

 

11. Parekatzeak, bide informatikoez eginik, joko-egoitzan eta txapelketaren web orrian (http://www.chesspamplona.com) argitaratuko dira. Lehen txandako parekatzeak txapelketako Irekitze Ekintzan argitaratuko dira.

 

12. Parekatzeei egindako erreklamazioa soilik erreklamatutako parekatzeak honako kasu hauek eragiten badu kontuan hartuko da:

 

1.     Inskripzioak lehen txandaren bukaerarako ordainduta egon beharko du. Hau betetzen ez duten partaideak kanporatuta izan ahalko dira.

 

2.     Azken sailkapenean gertatutako berdinketa honako irizpide hauekin ebatziko dira:

Irizpide hauen ordena azken txanda bukatu ondoren egindako zozketan erabakiko da.

 

3.     Sarien zerrenda honako hau da:

 

1.a                     1.200 €

2.a                     1.000 €

3.a                        800 €

4.a                        500 €

5.a                        400 €

6.a                        300 €

7.a                        300 €

8.a                        200 €

9.a                        200 €

10.a                     150 €

11.a                     150 €

12.a                     100 €

 

SARI BEREZIAK

 

Lehen Nafarra                                        300 €

Bigarrena                                               200 €

Hirugarrena                                            100 €

Lehen Nafarra 2000 azpitik                 150 €

Lehen Nafarra 18 azpitik                      150 €

Lehen jokalari 14 azpitik                  Materiala

Lehen jokalari 10 azpitik                  Materiala

 

 

4.     Txapelketa honek Arautegi hau, Xakearen Legeak eta FIDE-ren indarreko arauak betetzen ditu. Lehiaketa honetan parte hartzen duten guztiek aipatutako arau guzti hauek bete beharko dituzte.

 

5.     Arautegi honen testu ofiziala gaztelerazko bertsioa izaten da.

 

 

Antolatzailea: IO Joaquνn Pιrez-Seoane.

Txapelketa zuzendaria: GM Jesϊs De la Villa.

Epaile Nagusia: IA Jesus Mena.