MAISUAK A

Lehiaketa-arauak

 

 

1.     Txapelketa hau Oberena Erakundeak antolatzen du eta Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udaletxeak babesten dute. FIDEk onartuta dago eta bere arauak betetzen ditu.

 

2.     Lehiaketaren programazioa honako hau da:

Partaideen harrera eta parekatze-zenbakien zozketa 2006.eko Abenduaren 21ko 21:00etan eginen dira, Iruña Park Hotelean.

Txanda guztiak Iruña Park Hotelean jokatuko dira.

Txapelketaren amaiera eta sarien banaketa 2006.eko Abenduaren 29ko 21etan Iruña Park Hotelean izanen dira.

Txanda guztietako parekatzeak honela izanen dira:

·       1.  tx.: 22an, 17:00etan: 1-8, 2-7, 3-6 y 4-5.

·        2. tx.: 23an, 16:00etan: 8-5, 6-4, 7-3 y 1-2.

·        3. tx.: 24an, 16:00etan: 2-8, 3-1, 4-7 y 5-6.

·        4. tx.: 26an, 16:00etan: 8-6, 7-5, 1-4 y 2-3.

·        5. tx.: 27an, 16:00etan: 3-8, 4-2, 5-1 y 6-7.

·        6. tx.: 28an, 16:00etan: 8-7, 1-6, 2-5 y 3-4.

·        7. tx.: 29an, 15:00etan: 4-8, 5-3, 6-2 y 7-1.

 

3.     Joko-erritmoa, partida osorako 120 minututakoa izanen da, lehen jokalditik 30 segundo egindako jokaldi berri bakoitzarengatik gehituz. Erloju digitalak erabiliko dira.

 

4.     Lehiaketa hasi aurretik, honako pertsona hauez osatutako apelazio-batzordea izendatuko da:

·        Bi jokalari titular eta bi ordezko.

·        Txapelketa-zuzendaria (ordezkoa: antolatzaile ordezkaria).

 

Batzorde honen lehendakaria Txapelketa-zuzendaria izanen da.

Erreklamazioak idatzirik aurkeztu beharko zaizkio, askoz jota, partida bukatu eta ordubete pasa ondoren.

 

5.     Sailkapen finala egiteko, honako sistema hauek erabiliko dira berdinketa hausteko:

1.     Sonnenborg-Berger.

2.     Emaitza partikularra.

3.     Garaipen kopurua.

 

6.     Sariak bi zatitan banatuko dira: bata sailkapenaren arabera eta bestea garaipen kopuruaren arabera.

Sailkapenarena honako hau izanen da:

·        1. sailkatua: 2.000 €

·        2. sailkatua: 1.200 €

·        3. sailkatua: 800 €

Sarien zati hau kantitate berdinetan banatuko da berdindutako jokalarien artean.

Bigarren zatia, 4.000 €-etaraino, kantitate berdinetan banatuko da lehiaketako garaipen guztien artean.

600 € baino gehiagoko sariek atxikipen fiskala jasoko dute (%25a atzerriko jokalarientzat eta %15a Espainarrentzat).

 

7.     Jokalariek, ezinbestean edota antolatzaileek aldez aurretik hitzartutako diru-baldintzak ez betetzeagatik ez bada, Arautegi hau onartuz, erretiratu gabe txapelketa jokatzeko konpromisoa hartzen dute.

 

8.     Ez etortze bikoitzak txapelketako kanporaketa eraginen du.

 

9.     Partida batera ez aurkeztutako jokalariari justifikazioa eskatu ahalko zaio. Eskaera hau bete ezean, hitzartutako diruaren eta dagokion sariaren eskubideak galduko lituzke.

 

10. Lehiaketa Arautegi honek, Xakearen Legeek FIDEaren egungo arauek zuzenduta dago.

 

11. Arautegi honen testu ofiziala gaztelerazko bertsioa izaten da.

 

 

Antolatzailea: IO Joaquín Pérez-Seoane .

Txapelketa zuzendaria: GM Jesús De la Villa.

Epaile Nagusia: IA Jesus Mena.

Epaile Laguntzailea: IA Javier Fernandez.