Lehiaketa-arauak
1.
Txapelketa hau 9 txandetara 2005.eko
Abenduaren 23tik 29rarte jokatuko da, egutegi honen arabera:
1. tx.: 23an, 17’00etan.
2. tx.: 24an, 10’00etan.
3. tx.: 24an, 16’00etan.
4. tx.: 26an, 10’00etan.
5. tx.: 26an, 16’00etan.
6. tx.: 27an, 16’00etan.
7. tx.: 28an, 10’00etan.
8. tx.: 28an, 16’00etan.
9. tx.: 29an, 16’00etan.
2.
Txapelketa Suitzar Sistemaren arabera
jokatuko da.
3.
Lehiaketaren egoitza Iruña Park Hotela
izanen da.
4.
Joko-erritmoa, partida osorako 90
minututakoa izanen da, lehen jokalditik 30 segundo egindako jokaldi berri
bakoitzarengatik gehituz.
5.
Hasierako jokalari-zerrenda egiteko
honako irizpide hauek aplikatuko dira orden honetan:
a)
Rating FIDE.
b)
Titulua.
c)
Rating nazionala (FEDA
edo baliokidea) edo herrialdekoa.
d)
Alfabeto-ordena.
6.
Jokalari baten ez agertze bikoitza edo
justifikatu gabeko ez etortzea lehiaketatiko kanporaketa eraginen dute.
Antolatzaileek kanporatu ahal izanen dute lehen txandara aurkezten ez den
jokalaria.
Antolatzaileek
gonbidatutako jokalariak alde batera utzita, besteek hiru bye, edo atseden-egun, eskatu ahal izanen dute, aurreko txanda
bukatu aurretik arbitro-taldeari idatziz eskatuta. Bye honek ½ balio izanen du.
Azken bi txandetan bye-ren bat
eskatzen duenak sarirako eskubide osoa galduko du.
7.
Lehen txandan, parte-hartzaileek lau
jokalari hautatuko dute, Apelazio Batzordean parte hartzeko. Lau horietatik, bi
ordezkoak izanen dira, titularrak
nahasita dauden gatazkentzat.
8.
Edozein erabaki arbitralari egindako
erreklamazioa Apelazio Batzordeari idatzirik zuzendu beharko zaio, askoz jota
erreklamatzen den gertaerako txanda bukatu eta ordubete geroago. Batzorde honen
erabakiak sendoak izanen dira.
9.
Apelazio Batzordea honako partaide
hauek osatuko dute:
·
Bi jokalari
titular eta bi ordezko.
·
Txapelketa-zuzendaria
(ordezkoa: antolatzaile ordezkaria).
Batzorde honen lehendakaria
Txapelketa-zuzendaria izanen da.
10.
Analisiak debekatuta daude joko-gelan.
Behin partida bukatuta, honetarako prestatutako gelan onartuta daude.
Analisi-gelara ezin dira eraman txapelketarako erabilitako jokoak eta erlojuak.
11.
Partida bitartean joko-gela uztekotan,
arbitroren bati esateko eskatzen da. Partida jokatzen duen jokalariak
analisi-gelara sartzea erabat debekaturik dauka.
12.
Parekatzeak, bide informatikoez eginik,
joko-egoitzan eta txapelketaren web orrian (http://www.chesspamplona.com)
argitaratuko dira. Lehen txandako parekatzeak txapelketako Irekitze Ekintzan
argitaratuko dira.
13.
Parekatzeei egindako erreklamazioa soilik
erreklamatutako parekatzeak honako kasu hauek eragiten badu kontuan hartuko da:
14.
Inskripzioak lehen txandaren
bukaerarako ordainduta egon beharko du. Hau betetzen ez duten partaideak
kanporatuta izan ahalko dira.
15.
Azken sailkapenean gertatutako
berdinketa honako irizpide hauekin ebatziko dira:
Irizpide hauen ordena azken
txanda bukatu ondoren egindako zozketan erabakiko da.
16.
Sarien zerrenda honako hau da:
1.a 1.200 €
2.a 1.000 €
3.a 900 €
4.a 700 €
5.a 600 €
6.a 400 €
7.a 300 €
8.a 250 €
9.a 200 €
10.a 200 €
11.a 150 €
12.a 100 €
SARI BEREZIAK
Lehen Nafarra 300 €
Bigarrena 200 €
Hirugarrena 100 €
Lehen Nafarra 2000 azpitik 200 €
Lehen Nafarra 18 azpitik 200 €
Lehen jokalari 14 azpitik Materiala
Lehen jokalari 12 azpitik
Materiala
Lehen jokalari 10 azpitik Materiala
17.
Txapelketa honek Arautegi hau, Xakearen Legeak
eta FIDE-ren indarreko arauak betetzen ditu. Lehiaketa honetan parte hartzen
duten guztiek aipatutako arau guzti hauek bete beharko dituzte.
18.
Arautegi honen testu ofiziala
gaztelerazko bertsioa izaten da.
Antolatzailea: IO
Txapelketa
zuzendaria: GM Jesús De la Villa.
Epaile Nagusia: IA
Jesus Mena.
1. Epaile
Laguntzailea: IA Nerea Mauleon.
2. Epaile
Laguntzailea: Tomás Sánchez.