1.
Txapelketa hau, azkarra modukoa izanik, bederatzi txandetan
Suitzar sistemaren arabera jokatuko da Martxoak 15 eta 16 bitartean, jokalari
bakoitzak 25na minutu izanez partida osorako.
2.
Lehiaketaren egoitza Paz de Ziganda Ikastola (Atarrabia, Nafarroa) izanen
da.
3.
Egutegia honako hau izanen da:
1. tx.: 15an, 11-11’50.
2. tx.: 15an, 12’15-13’05.
3. tx.: 15an, 13’30-14’20.
4. tx.: 15an, 17-17’50.
5. tx.: 15an, 18’15-19’05.
6. tx.: 15an, 19’30-20’20.
7. tx.: 16an, 10-10’50.
8. tx.: 16an, 11’15-12’05.
9. tx.: 16an, 12’30-13’20.
4.
Jokalari baten ez agertze bikoitza edo justifikatu gabeko ez etortzea
lehiaketatiko kanporaketa eraginen dute. Antolatzaileek kanporatu ahal izanen
dute lehen txandara aurkezten ez den jokalaria.
5.
Lehen txandako parekatzeak egiteko, jokalariak beren nazioarteko eta, honen
ezean, nazio edo erregio balorapenaren arabera ordenatuko dira lehendabizi eta
gero alfabetikoki.
6.
Lehen txandan, parte-hartzaileek lau jokalari hautatuko dute, Apelazio
Batzordean parte hartzeko. Lau horietatik, bi ordezkoak izanen dira, titularrak nahasita dauden gatazkentzat.
7.
Edozein erabaki arbitralari egindako erreklamazioa Apelazio Batzordeari idatzirik
zuzendu beharko zaio, askoz jota erreklamatzen den gertaerako txanda bukatu eta
15 minutu geroago. Batzorde honen erabakiak sendoak izanen dira.
8.
Apelazio Batzordea honako partaide hauek osatuko dute:
·
Bi jokalari titular eta bi ordezko.
·
Txapelketa-zuzendaria (ordezkoa: antolatzaile ordezkaria).
Batzorde honen lehendakaria
Txapelketa-zuzendaria izanen da.
9.
Analisiak debekatuta daude joko-gelan.
10.
Partida bitartean joko-gela uztekotan, arbitroren bati esateko eskatzen da.
11.
Parekatzeak, bide informatikoez eginik, joko-egoitzan argitaratuko dira.
12.
Parekatzeei egindako erreklamazioa soilik erreklamatutako parekatzeak
honako kasu hauek eragiten badu kontuan hartuko da:
a. bigarren aldiz aurkari berberarekin
jokatu,
b. kolore berberarekin jarraitutako hirugarren
aldiz jokatu (azken txandan ezik) edo
c. kolore batekin bestearekin baino
hiru aldiz gehiago jokatu (azken txandan ezik).
Eta beti askoz jota parekatzeak
argitaratu eta 5 minutu pasa ondoren aurkeztuz gero.
13.
Inskripzioak lehen txandaren bukaerarako ordainduta egon beharko du. Hau
betetzen ez duten partaideak kanporatuta izan ahalko dira.
14.
Azken sailkapenean gertatutako berdinketa honako irizpide hauekin, eta
orden honetan, ebatziko dira:
a. Bucholz aurkari
txarrena alde batera utziz.
b. Berdinduen arteko emaitza
partikularra..
c. Bucholz osoa.
d. Aurkarien
batez besteko balorapenena (balorapenik gabekoak = 1800)..
e. Garaipen kopurua.
15.
Sariak azken sailkapenean lortutako postuaren arabera osorik emanen dira.
16.
Txapelketa honek Arautegi hau, Xakearen Legeak eta FIDE-ren indarreko
arauak betetzen ditu. Lehiaketa honetan parte hartzen duten guztiek aipatutako
arau guzti hauek bete beharko dituzte.
Antolatzailea: Alvaro Ablanedo.
Epaile nagusia: IA Jesús Mena.
1. Epaile laguntzailea: IA Javier Fernández.
2. Epaile laguntzailea: IA Nerea Mauleon.
3. Epaile laguntzailea: Oskar Lazkoz.